euskaraespañol

Jardunaldia: 'Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/11/27 Noiz arte: 2019/11/28, 16:00 - 20:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Geologiaz hitz egitean fosilak, mineralak edota arrokak soilik etortzen zaizkigu burura, baina fisikak ere lotura handia du geologiarekin. Izan ere, fisikaren oinarria giltzarri da ozeanoan nahiz lurrazaleko zenbait geologia-prozesu azaldu ahal izateko.

Geologia eta fisikaren arteko harremana mahai gainean jartzeko asmoz, azaroaren 27 eta 28an “Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika” dibulgazio-jardunaldia egingo da. Ekitaldia Bilboko Bizkaia Aretoko Baroja aretoan egingo da.

Ekimen honen bigarren edizioa UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Prozesu Hidro/Ingurumenekoen Ikertaldeko (HGI) zenbait kidek antolatu dute, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetza, Euskal Kostaldeko Munduko Geoparkea eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin.

Hala, geologo, ikertzaile eta adituek, zenbait geologia-prozesuren oinarri fisikoak eta horiek lurrazalean uzten dituzten aztarnak azalduko dituzte. Lurrazaleko aztarnen ondorioz, arroketan ere ematen dira aldaketak eta horiek ere izango dituzte hizpide; hala nola, lurreko orbitan, eremu magnetikoan edota grabitatean izan daitezkeen aldaketak.

Gainera, ozeanoetako hondoak ikertzeko edota aztarna arkeologikoak dituzten sedimentuen adina ezagutzeko erabiltzen diren oinarri fisikodun teknikak erakutsiko dituzte. Horretaz gain, pelikuletan lurrikaren inguruko pelikuletan izaten diren egia eta gezurrak argudiatuko dituzte hizlariek.

Guztira, zortzi hitzaldi izango dira, eta jardunaldietarako sarbidea doakoa izango da aforoa bete arte. Nolanahi ere, aldez aurretik izena ematea komeni da, formularioa j.geologiamiopes@gmail.com helbidera bidalita.  

Programa

Asteazkena, azaroaren 27a

16.00-16.15 Irekiera ekitaldia eta aurkezpena

16.15-17.00 “Urpeko oihartzunak: geologia-egituren irudiak”, Gemma Ercilla – CSICeko ikertzailea Itsasoaren Zientzien Institutuan (Bartzelona)

17.00-17.45 “Hiriko geotermia”, Iñigo Arrizabalaga – Telur Geotermia y Agua S.A.-ko Zuzendari Nagusia (Durango).

17.45-18.15 Etenaldia

18.15-19.00 “Betikotasuna hondar ale batean", Miren del Val – Teknikaria lumineszentzia datazioaren laborategian, Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalean (CENIEH, Burgos).

19.00-19.30 “Lurrikarak pantaila handian: zenbait egi eta hainbat gezur”, Arturo Apraiz – UPV/EHUko Geonimaika saileko irakaslea

Osteguna, azaroaren 28a

16.00-16.45 "Iraganeko itsasaldien irakurketa gaur egungo arroketan”, Isabel Emma Quijada – Oviedoko Unibertsitateko Geologia saileko irakaslea

16.45-17.30 “Irakur dezagun poesia astronomikoa arroketan!”, Aitor Payros – UPV/EHUko Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakaslea 

17.30-18.00 Etenaldia

18.00-18.45 “Fisika, ingeniaritza eta etika hegaletako irristatzeen azterketan”, Antonio Casas – Zaragozako Unibertsitateko Lurraren Zientzien saileko irakaslea  

18.45-19.30 "Lurreko eremu magnetikoa filmetako hondamendiez haratago: arroken kantu magnetikoa”, Juan José Villalaín – Burgoseko Unibertsitateko Fisika saileko irakaslea