Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika

“Geologia olerkari, miope eta despistatuentzat: Geologiak ere badu bere Fisika”, geologiaren inguruko jardunaldien bigarren edizioa da. Jardunaldi hauek Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidro-Ingurumen Prozesuen ikerketa taldeko (HGI) zenbait irakasle eta ikerlarik antolatu dituzte, Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen laguntzaz. Jardunaldiak Bizkaia Aretoko Baroja auditorioan ospatuko dira, azaroaren 27 eta 28an.

Aurtengo edizioko hitzaldietan geologia eta fisika zientziak estuki erlazionatuta daudela azalduko digute gonbidatutako hizlariek. Hauek, geologo, ikerlari eta espezialistak, gerturatzen den entzulegoari geologiako hainbat prozesuen baitan dagoen fisika azalduko diote, baita honek Lurraren azalean, eta beraz arroketan, uzten duen inpronta: Lurraren orbitaren aldaketek eragindakoak, eremu magnetikoen aldaketak, grabitatea, etab. Modu berean, funts fisikoa duten teknikak hondo ozeanikoen esplorazioan edota fosil edo arkeologia aztarnategiak datatzeko erabiltzen diren tekniken nondik norakoak erakutsiko dituzte. Gainera, lurrikaren inguruko filmeak betaurreko geologikoekin begiratuko ditugu, bertan dauden egi eta gezur zientifikoak identifikatzeko.

Sarrera libre eta doakoa da lekuak bete arte. Izena emateko bete izen-emate orria eta bidali j.geologiamiopes@gmail.com helbidera. Hitzaldiak gazteleraz izango dira.

Programa

Asteazkena, azaroak 27

  • 16.00-16.15  Aurkezpena.

  • 16.15-17.00  “Los ecos del fondo submarino: imágenes de las estructuras geológicas”, Gemma Ercilla – CSICeko ikertzailea Instituto de Ciencias del Mar-en  (Bartzelona).

  • 17.00-17.45 “Geotermia urbana”, Iñigo Arrizabalaga - Telur Geotermia y Agua S.A.ko Zuzendaria Orokorra (Durango).

  • 17.45-18.15 Pausa

  • 18.15-19.00 “La eternidad en un grano de arena", Miren del Val – Luminiszentzia bidezko datazioko laborategiko teknikaria Centro Nacional de Investigación sobre Evolución Humanan (CENIEH, Burgos).

  • 19.00-19.30  “Terremotos en la gran pantalla: algunas verdades y diversas mentiras“, Arturo Apraiz – Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika saileko irakasle-ikertzailea.

Osteguna, azaroak 28

  • 16.00-16.45  "Las mareas del pasado leídas en las rocas del presente", Isabel Emma Quijada – Oviedoko Unibertsitateko Geologia saileko irakasle-ikertzailea.

  • 16.45-17.30  “¡Leamos poesía astronómica en las rocas!”, Aitor Payros – Euskal Herriko Unibertsitateko Estratigrafia eta Paleontologia saileko irakasle-ikertzailea.

  • 17.30-18.00  Pausa

  • 18.00-18.45 “Física, ingeniería, geología y ética en (el estudio de) los deslizamientos de ladera”, Antonio Casas – Zaragozako Unibertsitateko Lur Zientziak saileko irakasle-ikertzailea.

  • 18.45-19.30 "El Campo Magnético Terrestre más allá de las películas de catástrofes: el canto magnético de las rocas", Juan José Villalaín- Burgoseko Unibertsitateko Fisika saileko irakasle-ikertzailea.