euskaraespañol

Jardunaldia: ‘Sare Sozialak eta Jokoa’

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/02/14, 09:30

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Jokoaren Euskal Behatokiak, Eusko Jaurlaritzarekin eta UPV/EHUrekin batera, gazteei eta adikzio berriei buruzko jardunaldi hau antolatu du. Hala, arreta berezia eskainiko dio sare sozialetan jokoaren prebentzioari heltzeko moduari.

Hirugarren edizio honetan hainbat gai jorratuko dira, hala gazteak eta mendekotasun berriak, jokoaren prebentzioa sareetan eta nola egin aurre. Ekitaldian izango dira, besteak beste, Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Segurtasun sailburua, Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea, Aitor Uriarte Unzalu, Jokoaren Euskal Behatokiko zuzendaria, eta Juan Manuel Machimbarrena Garagorri, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea.

Aditu askok gazteak apustuen munduan sartzeko atea, free to play, pay to win eta loot boxak edo kutxa harrapakinak zer diren aztertzeko balioko du jardunaldiak.k. Azken horiek, adibidez, kromo-pakete baten antzekoak dira: fikziozko diruaren edo benetako diruaren bidez ordaintzen da, zer duten jakin gabe. Kasinoetako mekaniken antzekoak dira, eta adikzioa eta osasun-arazoak eragin diezazkiekete adingabeei eta helduei.

PROGRAMA

09:00h. Parte-hartzaileen harrera

09:30h. Ongietorria eta Jaurdunaldiaren irekiera instituzionala

  • Josu Erkoreka, lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua
  • Gorka Moreno Márquez, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

10:00h. Euskal eremu publiko digitaleko jokoaren irudikapen sozialei buruzko azterlanaren aurkezpena

  • Jordi Morales i Gras, Soziologia Konputazionalean doktorea

10:45h. Gazteak eta adikzio berriak: free to play, pay to win eta loot boxes jokoetatik joko patologikora.

  • Antonio Rial Boubeta (Universidade de Santiago de Compostela)

11:30h. Kafe-etenaldia

12:00h. Mahai-ingurua: “Jokoaren prebentzioa sareeetan, eta nola egin aurre”

  • Idoia Axpe Ormaechea (ASAJER)
  • Juan Manuel Machimbarrena Garagorri (UPV/EHU)
  • Unai Garma Arana (A90grados)

13:15h. Ondorioak

13:30. Amaiera

  • Aitor Uriarte Unzalu, Jokoaren Euskal Behatokiaren zuzendaria. Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen zuzendaria.