euskaraespañol

Javier Echeverría, Unibertsitateko Danbor berria

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/01/20

Irudia
Javier Echeverríak jaso zuen Unibertsitateko Danborra Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen eskutik. Argazkia: UPV/EHU

UPV/EHUko Danborrada konpainiaren bandera igoaren ekitaldian Javier Echeverría Ezponda filosofoak jaso zuen Unibertsitateko Danborra Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorearen eskutik, hark egindako ibilbidea aitortu nahian. Laudatioa Antonio Casado da Rocha Gizpuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntzarako zuzendariak egin zuen. Ekitaldian Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea. izan zen ere. Javier Echeverría Ezponda Ikerbasqueko ikertzailea da eta UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari (Saila: Soziologia II) atxikita dago. Batez ere ikerketa arlo hauek izan ditu ikergai: zientziaren filosofia, teknologia eta, egun, berrikuntza. Hainbat liburu argitaratu eta zenbait sari jaso ditu, hala nola Ikerkuntzako Euskadi Saria Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean (1997), Saiakeraren Sari Nazionala (1997) eta Eusko Ikaskuntza Saria (2016). Jakiunde Akademiako kidea da, International Academy of the Philosophy of Science-koa eta Leibniz Espainiako Elkarteko lehendakariordea.