euskaraespañol

Jardunaldia: 'Ba al du zentzurik auzoaz hitz egiten jarraitzeak?'

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/06/18

Hartzaileak:
Ikasle
Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonala
Irakaskuntza eta Ikerkuntzako Pertsonala

Deskribapena

UPV/EHUko “CIVERSITY-Ciudad y Diversidad” ikerketa-taldeak eta Kultura Irekia elkarteak "Ba al du zentzurik auzoaz hitz egiten jarraitzeak?" jardunaldia antolatu dute La Terminal-en (Ignacio Zuloaga Margolariaren kalea, 3. Zorrotzaurre) auzoaren figurari buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Jardunaldian soziologiatik edo hirigintzatik auzoa ikasi duten adituek hartuko dute parte, hala nola Joan Subirats (Bartzelonako Unibertsitatea), Lidia García Ferrando (Bartzelonako Unibertsitatea), Igor Ahedo (UPV/EHU), Miguel Fernández (Valentziako Unibertsitatea) eta José Enrique Antolín (UPV/EHU).

Halaber, erakundeetako ordezkariek ere parte hartuko dute mahai-inguruetan: Asier Abaunza, Bilboko Udaleko zinegotzia; Mikel Toral (Kultura irekia); Alaitz Argandoña, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko presidentea; eta Roberto Arias Portela, Haiztoki eta Iturri Irratiko kidea.

Fernando Fantova gizarte-aholkulariak eta komunitatearen azterketan aditu ezagunak itxiko du jardunaldia.

Ikertzaileen eta ekintzaileen arteko elkarrizketa ahalbidetuko duen jardunaldi bat antolatzen den lehen aldia da Euskadin.

Informazio gehiago: ikusi atxiki den programa

Edukiera mugatua

Parte hartzeko aldez aurretik beharrezkoa da izena ematea:
amaia.izaola@ehu.eus
Telf. 94 601 34 39