#ISM2019 jardunaldiak: ahozko istorioak eta dinamizazio komunitarioa
Noiz eta non
2019/12/02, 16:30 - 00:00
Kokapena
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Hezkuntza)
Juan Ibañez de Santo Domingo 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Astelehenean, abenduak 2, 16:30etatik aurrera, Hezkuntza eta Kirol Fakultateak (Juan Ibáñez de Sto. kalea, 1. 01006 – Vitoria-Gasteiz) #ISM2019 Jardunaldiak hartuko ditu. 'Ahozko historiak eta dinamizazio komunitarioa: material didaktikoak lantzen' izenburupean, Donostiako Altza auzoan egiten ari den ikerketa parte hartzailearen proiektuaren prozesuaren zati bat erakutsiko dute.
Ilusionista Sozialen Mintegia (ISM) hezkuntzan eta ingurune komunitarioetan ikerketa parte hartzailea lantzen duen ikerketa eta prestakuntza talde bat da. Aurtengo elkarretaratzean, material didaktikoak nola egin aztertuko dute, komunitatean bildutako ahozko istorioetatik abiatuta, jakintza herrikoiak eta jakintza akademiko zientifikoak uztartuz, material errazak eta konplexuak eraikitzeko moduak lantzeko.
Izenematea doan da eta edonork parte har dezake, proposatutako gaian interesa izanez gero.
Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/ism/ism2019