#ISM2019 TOPAKETAK: Ahozko historiak eta dinamizazio komunitarioa: ikas-materialak prestatzen

2014az geroztik, urtero antolatzen ditugu jardunaldi hauek, gure ikerketa eta formakzio ekintzen fruitu diren hausnarketak, bizipenak, ekintzak eta sentipenak partekatzeko eta horrela, jakintzak elkarlotzen segitzeko. Aurtengo jardunaldietan, Donostiako Altza auzoan garatzen ari garen ikerketa partehartzailearen prozesuaren atal bat partekatu nahi dugu, zehazki ahozko historiak erabiltzen ari gara bizikidetza-tresna gisa.

Gasteiz, 2019 abenduak 2

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Magisteritza eraikina) (UPV/EHU) Juan Ibañez de Santo Domingo, 1

16:30-20:00

Topaketak tailer formatua izango du, Donostiako Altza auzoan egiten ari garen ikerketa-proiektuko materialen laguntzaz. Hauek izango dira jorratuko ditugun gaiak, modu praktikoan:

  • Ahozko historiak ikerketa-tresna gisa
  • Hezkuntza zentrifugoa: komunitatetik ikasten
  • Jakintza herrikoiak eta zientifikoak elkarlotzen
  • Material xumeak eta konplexuak lantzen
  • Ahozkotasuna eta idatzizkotasuna

Jardunaldi hau zabalik dago gai hauetan interesa duen ororentzat. Bereziki interesgarria izan daiteke hezkuntza, historia eta komunitate-dinamizazioan dabiltzan ikasle eta profesionalentzat.

Izenematea doakoa da, esteka honetan eman behar da izena:

https://forms.gle/Hw1GNX361RYAgHaG8

Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu hona: ismupvehu@gmail.com edo ainhoa.ezeiza@ehu.eus (jardunaldien koordinatzailea)