euskaraespañol

‘Bizitza amaierako sufrimendua. Nola aurre egin?’ jardunaldiak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/01/22, 19:00

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

IRAGARRI Unibertsitate Elkarteak, EHUKultura, Vital Fundazioa eta Arabako Unibertsitate Pastoraltzaren babesarekin, ‘Bizitza amaierako sufrimendua. Nola aurre egin?' izeneko jardunaldiak antolatu ditu. Jarraitu ahal izango dira Vital Fundazioaren A aretoan (Dendaraba merkataritza-zentroa. Bakea kalea, 5 - 1. solairua. 01005 Vitoria-Gasteiz) edo modu birtualean Gasteizko Elizbarrutiko Youtube kanalean: https://www.youtube.com/channel/UCikWNo66Onve6HWtY3X1fmg.

Sarrera librea da, baina edukiera egungo egoerak mugatzen du eta zorrotz beteko dira indarrean dauden osasun arautegiak.

Ostiralean, urtarrilaren 22an, 19:00etan, 'Zainketa aringarriekin laguntzea' izango da saioaren izenburua.  Honako hauek hartuko dute parte:

  • - Hizlaria: Julio Gomez Cañedo. Santurtziko San Juan de Dios klinikako Zainketa aringarrien taldea koordinatzen du, eta Espainiako iparraldeko CECAS etikaren batzordeko kide eta UPV/EHUko 'Arreta Integrala zainketa aringarrietan' masterreko irakasle da.
  • - Aurkezlea:  Miren Agurtzane Ortiz Jauregi, master horretako zuzendaria.