euskaraespañol

Kepa Sojo, UPV/EHUko irakaslea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean sartu da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/02/04

Irudia

Kepa Sojo, Zinearen Historiako irakaslea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean eta zinema zuzendaria, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko adiskide numerarioa bilakatu da, Arabako Batzordekoa, ‘Berlanga ante su centenario’ izeneko sarrera ikasgaia irakurri ondoren.

2021. urteari “Berlanga urtea” deitu zaio, aurten Espainiako zinemagintzako unibertsalenetakoa dugun Luis García Berlanga zuzendari espainiarraren jaiotzaren mendeurrena beteko dela eta. Horiek horrela, hainbat ekitaldi egingo dira zuzendari valentziarra gogorarazteko.

Kepa Sojo 'Placido'ren errealizadorean aditua da, eta horren irudiari buruzko ikerketak egin ditu. Ikerketa horien ondorioz, hainbat liburu eta ikerketa artikulu argitaratu dira, horietako batzuk aipatzearren: ‘Americanos os recibimos con alegría. Una aproximación a Bienvenido Mister Marshall’ (Notorious, 2009) edo ‘El verdugo. Guía para ver y analizar’ (Nau, 2016). Halaber, Sojo irakasleak Berlangaren inguruko hitzaldiak eman ditu Frantzian, Polonian, Italian, Sirian, Jordanian eta Txilen. Bestalde, Kepa Sojo Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kide numerarioa da, eta Goya sarietarako izendatu zuten 2015ean 'Loco con ballesta' film laburragatik.