euskaraespañol

Kirolaren eguna Gipuzkoako Campusean

Noiz eta non

2023/09/28, 09:30 - 14:30

Kokapena

Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Gazte batzuk jumping fitness egiten (artxibo) | Argazkia: UPV/EHU

Deskribapena

Kirolaren Europako Astearen barruan, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak Kirolaren Eguna ospatuko du ostegunean, irailak 28, 09:30etan hasi eta 14:30ak arte, hainbat kirol egin ahal izango dira, besteak beste, padel/tenis, indoor arrauna, jumping fitness, yoga, surf mekanikoa, laser tag, mahai-tenisa, boleibola, pickleball, herri kirolak eta saskibaloi egokitua.

Unibertsitate campuseko hainbat gune okupatuko dira egunean zehar, unibertsitate komunitatearen kirol jarduera fisikoetan parte hartzea bultzatu eta sustatzeko helburuaz.

Esteka honetan kontsulta daitezke antolatutako jarduerak.