euskaraespañol

Klima-aldaketari buruzko jardunaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2021/11/09 Noiz arte: 2021/11/10, 18:30 - 13:15

Kokapena

Bizkaia

Deskribapena

Bizkaia Aretoa eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Abandoibarra, 3. Bilbo eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Sarriena z/g

Yvo de Boer Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen idazkari exekutibo ohiak inauguratuko du jardunaldia, hilaren 9an, 18:30ean, Bizkaia Aretoan (Mitxelena entzunaretoan), The multiple challenges in addressing global climate change: no single truth, solution o perception hitzaldiarekin. De Boerren hitzaldiak aldibereko itzulpena izango du.

Yvo de Boer, gaur egun, aholkularia da nazioarteko ingurumen-politikan. De Boer Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmeneko idazkari exekutibo izan zen 2006tik 2010era.

Era berean, 1994az geroztik klima-aldaketaren inguruko politiketan parte hartu du, eta, batez ere, Europar Batasunaren jarrera prestatzen lagundu zuen, Kyotoko Protokoloari buruzko negoziazioen aurreko aldian. Orduz geroztik, klima-aldaketari eta politika publikoei buruzko gaietan interesa duten alderdien parte-hartze zabala bilatu du.

Asteazkenean, hilak 10, Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan hainbat mahai-ingurutan parte hartuko du Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat irakasle eta ikertzailerekin batera. Mahai-inguru horietan egungo egoera iraultzeko aurre egin beharreko erronkak aztertuko dituzte. Mahai-inguru horiek Zientzia eta Teknologia Fakultatean egingo dira, eta De Boer irakasleak bertan sortutako galderei eta publikoaren kezkei erantzungo die.