euskaraespañol

Korrika Gipuzkoan helmugaratu zen

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/04/11

Irudia
Ana Zelaia eta Itziar Zubia Korrikako lekukoarekin. Argazkia: UPV/EHU.

NON: Donostia. NOIZ: 2022ko apirilaren 10a. NORK: UPV/EHU. 
 
 

Helmugatik 35 kilometrora, Ana Zelaiak (Informatika Fakultateko irakaslea) eta Itziar Zubiak (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako irakaslea) Donostiako Unibertsitateko hirugarren kilometroan, 2.527 zenbakian, hartu zuten Korrika 2022ren lekukoa. 
 
Hala, hamar egun igaro dira martxoaren 31n Amurrion euskararen aldeko lasterketa hasi zenetik, eta atzo eguerdiko hamabi eta erdietan amaitu zen Korrika Gipuzkoako hiriburuan. 
 
Bi urte barru, Korrikaren 23. edizioaz eta sorpresez gozatzeko aukera izango dugu. Ordura arte, HItzEkin gurekin! 

 

 

Saileko argazki guztiakPhotocampusean. 

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus