euskaraespañol

Kulturaren kritikari buruzko nazioarteko mintegia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2019/10/21 Noiz arte: 2019/10/23, 16:00 - 13:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

“The fourth annual meeting of the International Society for Polysystem Studies” kulturaren kritikari buruzko nazioarteko mintegia egingo da Bizkaia Aretoan, datorren astelehenetik aurrera, urriaren 21etik 23ra bitartean. Mintegiaren laugarren edizio honetan zortzi herrialdetako kulturaren arloko 25 ikertzaile izango dira.

Hizlarien hausnarketen artean gaur egungo gizarteetan puri-purian dauden gaiak izango dira: turismoa masifikatua, ingurugiroaren garrantzia edo irakurketaren inguruko ikuspegia aro digitalean.  

Jardunaldian arituko diren ikerlarien artean izango dira, besteak beste: Itamar Even-Zohar (Tel Aviv University), Darío Villanueva (Real Academia Española), Thomas S. Harrington (Trinity College), Ur Apalategi (Université de Pau et des Pays de l’Adour), Aurélie Brayet (Université Jean Monnet) eta Jon Kortazar (UPV/EHU).

Itamar Even-Zohar (Tel Aviv University) mundu mailako ikerlari garrantzitsuenetarikoa da  kulturaren, itzulpengintzaren eta kulturaren bidezko identitateen eraikuntzaren azterketaren arloan

Inaugurazio ekitaldian parte hartuko dute:

  • Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia
  • Patxi Juaristi, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Asier Romero, Bilboko Hezkuntza Fakultateko dekanoa
  • Jon Kortazar, UPV/EHUko Euskal Literaturako katedraduna

Informazio gehiago: https://polysystemstudies.wordpress.com/