euskaraespañol

Psikologiako Fakultateak ‘Kudeaketa Aurreratuaren zilarrezko A’ aitormena jaso du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/12/19

Irudia
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea eta psikologia Fakultateko dekanoa. Argazkia: Euskalit

Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuaren Zilarrezko A saria eman dio UPV/EHUko Psikologia Fakultateari. Eusko Jaurlaritzak ematen die sari hori kudeaketa praktika aurreratu eta berritzaileenak erabiltzen dituzten erakundeei. Psikologia Fakultateak AUDIT eredua eta gestio aurreratuaren eredua aplikatzen ditu bere kudeaketa sistema ebaluatu eta hobetzeko eta, modu horretara, ikasleen, irakasleen, ikertzaileen, administrazio eta zerbitzuetako langileen eta, oro har, gizartearen poztasuna bilatzeko.

Saria Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde Maite Alonsok eman zion fakultateko dekano Ana I. Vergarari Bilboko Euskalduna Jauregian.

Kudeaketa aurreratuaren Euskal sariaren emate ekitaldia 2018