euskaraespañol

Gazteak eta nagusien zaintzari buruz hitz egingo da Bilboko Hezkuntza Fakultatean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2019/10/09, 10:30 - 00:00

Kokapena

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako Sailak sustatzen ari den AGEnda Nagusi ekimenaren hirugarren partaidetza-topaketa egingo da Bilboko Hezkuntzako Fakultatean. Oraingo honetan, 120 ikaslek, Hartu Emanak eta SECOT elkarteko kidek aztertuko dute zer pentsatzen duten gazteek nagusien zaintzari buruz.

Ekitaldian Asier Romero, Bilboko Hezkuntzako Fakultateko dekanoak, eta Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Gaietako sailburuordeak, parte hartuko dute.  

Topaketa honen xedea da familia sarearen barruan inoren laguntza behar duten senideak modu ez profesionalean zaintzen dituzten pertsonen egoerari buruz hitz egitea eta horren inguruan eztabaidatzea.

Hausnarketa kolektibo horren emaitzak baliagarriak izango dira edukiz zuzkitzeko Eusko Jaurlaritzak datorren urtean —kolektibo interesdunei entzun eta eztabaidatu ostean— idatziko duen Zaintzaile Ez-profesionalen Euskal Estrategia prestatzeko prozesua.