euskaraespañol

UPV/EHUk FIEP graduondoko azokan parte hartuko du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/02/28, 16:00 - 19:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Hotel Ercilla Bilbao 

Ercilla Kalea, 37-39 (Bilbo) 

 

Euskal Herriko Unibertsitateak FIEP graduondoko azokan parte hartuko du, asteartean, otsailak 28, Hotel Ercillan, Bilbon. 

Ordutegia 16:00etatik 19:00etara izango da, eta UPV/EHUk 2023-24 ikasturterako prestatu duen graduondoko eskaintza osoa ezagutzera emango du. 

UPV/EHUko standean, informazio pertsonalizatua eskuratu ahalko da honakoei buruz: unibertsitateko sarbidea, tasak, bekak, mugikortasun programak eta graduondoko ikasketekin lotutako praktikak. Informazio gehiago: https://www.fiep.es/eventos/bilbao 

EHU Master Week

Martxoaren 6tik 10era, EHU Master Week, Euskal Herriko Unibertsitateko graduondoko azoka ospatuko da. 15:00etatik 20:00etara, formatu birtualean, konektatu eta masterretako informazio-saioetan parte hartu ahal izango duzu. 140 master baino gehiago ditugu, jakintza-arlo guztietakoak.