euskaraespañol

UPV/EHUk XI. Enpresen arteko Lasterketan parte hartu du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/05/07

Irudia

Igandean, maiatzaren 6an, XI. Enpresen arteko lasterketa ospatu zen Donostian. Jarduera Diario Vascok, Donosti Eventos-ek eta Adegik antolatzen dute eta guztira 615 taldek parte hartu zuten. Talde bakoitza enpresa berdineko lau korrikalariz osatua zegoen eta 8,5 kilometro egin behar izan zuten ahalik eta azkarren denak helmugara batera helduz. Lasterketan UPV/EHUk 7 talde mistorekin parte hartu zuen. Hauek 16, 70, 88, 101, 114, 249 eta 266. postua lortu zuten; XI Enpresen Lasterketaren irabazleak Caf, Tecnalia eta Easo Motor izan zirelarik.