euskaraespañol

AURKEZPENA: UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2018/12/10 Noiz arte: 2018/12/19, 18:30 - 18:30

Kokapena

Gipuzkoa

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren Errektoreordetzaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan Gipuzkoako hainbat herritan.

Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.

Lehenengo Informazio-saioa abenduaren 10ean izango da Zarautzen. Ostean, ondorengo asteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Arrasate, Eibar, Irun, Legazpi, Tolosa, Azpeitia, Donostia, Beasain) abenduaren 19an Errenterian emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko. Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira.

Abenduak 10

18:30  ZARAUTZ Lizardi B.H.I.
Abenduak 11  18:30  ARRASATE Kulturate
Abenduak 11  18:30  EIBAR Portalea Kultur Etxea
Abenduak 11  18:30  IRUN Amaia Kultur Zentroa
Abenduak 12  18:30  LEGAZPI Kultur Etxea
Abenduak 13  18:30  TOLOSA Kultur Etxea
Abenduak 17  18:30  AZPEITIA Sindikatu Zaharrean
Abenduak 17  18:30  DONOSTIA Carlos Santamaría Zentroa
Abenduak 18  18:30  BEASAIN Beasain B.H.I.
Abenduak 19  18:30  ERRENTERIA Reina Aretoa

*Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira.