euskaraespañol

‘Las que sobrevivimos’ dokumentalaren proiekzioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/03/07, 18:00

Kokapena

Ekitaldi Aretoa - Farmazia Fakultatea
Paseo de la Universidad 7. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Martxoaren 8a dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Ekitaldi aretoan ‘Las que sobrevivimos’ dokumentala proiektatuko da. Itxaso Díazen lana Farmamundik ekoitzi du.

Iraganeko eta egungo gerra askoren errealitatea jasotzen duen dokumentala da. Bertan, Kongoko sei emakume, Kenyan eta Ugandan errefuxiatuak, Kongoko Errepublika Demokratikoko gatazka belikoan jasan duten sexu-indarkeriak eragindako estigma fisiko eta emozionalak gainditzeko borroka ageri da.

Dokumentalaren emanaldiaren ondoren, solasaldia izango dugu Farmamundiko eta hainbat elkartetako ordezkariekin. Sarrera librea da eserleku guztiak bete arte.