euskaraespañol

Mahai-ingurua: Ikerketa ebaluatzeko sistema erreformatuz

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/10/10, 16:30 - 18:30

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

CoARA, Ikerketaren Ebaluazioaren Aurrerapenerako Koalizioa, ikerketa zientifikoaren ebaluazioa erreformatu nahi duen ekimen europarra da. CoARAk ebaluazio-sistemak ezartzearen alde egiten du, argitalpenen eta aipamenen kopuru hutsarekin lotutako metriken mendekotasuna murrizteko, alderdi kualitatiboak eta ezagutzaren eta gizartearen aurrerabideari egindako ekarpen erreala kontuan hartuta.

Joan den uztailean, Espainiako Unibertsitate Sistemak konpromisoa hartu zuen CoARArekin ebaluazioa erreformatzeko, National Chapter Spain delakoaren bidez. UPV/EHUn, aukera hau baliatu nahi dugu ikerketaren ebaluazio-sistemari buruz hausnartzeko eta nazioarteko gainerako ikertzaile-komunitatearen ildotik hobetzeko proposamenak egiteko, ikerketa eta berrikuntza bikaintasunean eta eragin akademiko eta sozialean hazten jarrai dezaten.

Mahai-inguruan, David Hoyos UPV/EHUko Konpromiso eta Eragin Sozialeko zuzendariak moderatuko du, eta honako hauek parte hartuko dute: Pastora Martínez, Universitat Oberta de Catalunyako (UOC) nazioarteko ekintzarako komisionatua; Senena Corbalán, Murtziako Unibertsitateko ikerketako errektoreordea; Alvaro Arrizabalaga, UPV/EHUko ikerketa laguntzarako zuzendaria; Isidro F Aguillo, CSICeko Ondasun eta Politika Publikoen Institutuko Zibermetria Laborategiko arduraduna; eta Alicia Alonso, EHUko katedraduna eta Espainiako Zientzia Elkarteen Konfederazioko presidenteordea.

Izena emateko formularioa.

Plaza mugatuak edukiera bete arte.

Informazio gehiago: ehugune.