euskaraespañol

Maider Baigorrik irabazi du Cuatrecasas Challengen 3. edizioa

UPV/EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko azken mailako ikaslea da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2024/03/13

Irudia
Maider Baigorri, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko azken urteko ikaslea.

Maider Baigorrik, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko azken urteko ikasleak, Cuatrecasas Challenge lehiaketa nazionala irabazi du. Enpresa-zuzenbidearen esparruan erreferente bihurtu den txapelketa, hain zuzen. Alicanteko Unibertsitateko Ivan Garcia ikaslearekin batera lortu du garaipena. Maider, gainera, unibertsitateko zuzenbideko ikasleen elkarteko (ELSA UPV/EHU) presidentea eta ADUEE eztabaida elkarteko kidea da. 

Lehiaketan parte hartzen zuten zazpi bikoteek enpresa-zuzenbide kasu bat ebatzi behar zuten (fiskala, merkataritzakoa eta publikoa). Joan den otsailean aurkeztu behar izan zuten auziaren lehen defentsa idatzia, eta oraingoan Cuatrecasas bulegoko hainbat bazkidek osatutako epaimahai batean aurkeztu behar izan dute. Maider Baigorrik benetako ikasketa gisa hartu du lehiaketa: "Oso esperientzia aberasgarria izan da, talde-lana sustatzeaz gain, ikasgeletatik kanpo abokatu ezagunen ezagutzak ikasteko aukera ere ematen baitizu. Era berean, aukera bikaina da abokatutza hurbilagotik ezagutzeko eta komunikazio-trebetasunak lantzeko". 

Maider Baigorrik eta Ivan Garciak laguntza ekonomikoa jasoko dute ikasketak jarraitzeko, baita praktikak Cuatrecasasen egiteko aukera ere. 

Ez da UPV/EHUko ikasle batek sari hau irabazten duen lehen aldia. Lehenengo edizioan Mikel Guarnido eta Victor Pérez geratu ziren, hurrenez hurren, lehenengo eta bigarren.