euskaraespañol

Manu Monterok Jovellanos Saria irabazi du ‘El sueño de la libertad’ liburuarekin

ETAren terrorismoak euskal gizartearentzat zer suposatu zuen aztertzen du lanak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/03/28

Manuel Montero García
Manu Montero

Manuel Montero Historia katedraduna eta UPV/EHUko errektore ohiak irabazi du Nazioarteko Jovellanos saiakera onenarentzako saria 'El sueño de la libertad. Mosaico vasco de los años de terror' liburuarekin.

ETAren terrorismoak euskal gizartearentzat zer suposatu zuen aztertzen du lanak, eta gizarte eta politika ikuspegitik ekarpen berriak egiten ditu. Halaber, autorearen bizipenak tartekatzen dira zirrarazko kontakizun bat osatuz. “Estiloaren eta edukiaren bikaintasunak liluratuz gain, hunkitu ere egin nau”, adierazi José Luis García Delgadok, Nazioarteko Jovellanos saiakera sariko epaimahaiaren bozeramaleak. Aurtengo edizioak 209 lan aurkeztu dira, 144 nazioartekoak.