euskaraespañol

Jardunaldia

Marketinaren eta komunikazioaren sektoreko berrikuntzarako estrategia garrantzitsuenak aztertuko dira jardunaldi batean

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/12/12, 09:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Ostiralean, abenduak 12, goizeko 9:00etan Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo) hasiko da "Datorrena MK 2023: lehiarako talentua" jardunaldia. Ekitaldi horretan, sektoreko adituek gogoeta egingo dute Euskal Autonomia Erkidegoko marketinaren eta komunikazioaren sektorean lehiakortasuna eta berrikuntza garatzeko ildo estrategiko garrantzitsuak identifikatzeko. Joeren analisiaz gain, sektoreko enpresetan talentua erakartzeak eta kudeatzeak egun duen egoera zehatzago aztertuko da jardunaldian.

Jardunaldia Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Bizkaia Enpresa Digitalarekin (SPRI) lankidetzan. Datorrena MK 2023 hausnarketa-foroa da, eta enpresa eta erakundeetako marketin eta komunikazio sailetako arduradunei, marketin eta komunikazio zerbitzuetako enpresetako profesionalei, eta marketin eta komunikazio arloko prestatzaile, ikertzaile eta ikasleei irekia dago.

Egitaraua

09:00 - Jardunaldiaren inaugurazioa

Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaran Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako Zuzendaria

09:10 - Jardunaldiaren aurkezpena

Joseba Etxebarria, EHUko marketin- eta komunikazio-irakaslea

09:15    Hitzaldia: “2023tik harago marketinean eta komunikazioan”

"2023 Global Marketing Trends" Deloitte Txostenaren aurkezpena, Flor de Esteban andrearen eskutik (Deloitte Digitaleko bazkide arduraduna)

10:00 Mahai-ingurua: “Marketin- eta komunikazio-joerak, euskal merkatuari aplikatuak”.

Moderatzaile eta zuzendaria: Susana Aguirre, Marketplace Eup!-eko gerentea

Parte-hartzaileak:

•    Juan de los Angeles, C4E-ko Chairman & CEO

•    Miguel Zorraquino, Zorraquino and Dealrock-eko General Management

•    David Tomás, Cyberclick-en sortzaileetako bat.

•    Flor de Esteban, Deloitte Digitaleko bazkide arduraduna

11:00 Kafea - Networkinga

11:30 Hitzaldia: “Enpresa zoriontsua: nola lortu eta atxiki talentua marketin- eta komunikazio-enpresetan”

David Tomás, Cyberclick-en sortzaileetako bat. "La empresa más feliz del mundo" liburuaren egilea

12:15 Mahai-ingurua: talentua erakartzea eta atxikitzea marketinaren eta komunikazioaren euskal sektorean.

Moderatzaile eta zuzendaria: Joseba Etxebarria, EHUko marketin- eta komunikazio-irakaslea

Parte-hartzaileak:

•    Patricia Rey Piriz, Lin3s-ko Pertsonak eta Kulturako zuzendaria.

•    Paco Cabrera, Dimentsioko Sormen Zuzendari Exekutiboa

•    Iñaki Ruiz, Laboral Kutxako Publizitateko zuzendaria

•    David Tomás, Cyberclick-en sortzaileetako bat

13:15 Networkinga pintxo-potearekin

14:00 Jardunaldiaren amaiera

 

Inskripzioak:

Telefonoa: 944 536 262

E-mail: enpresadigitala@spri.eus

Informazio gehiago:

Datorrena MK 2023: talento competitivo - Enpresa Digitala (spri.eus)