euskaraespañol

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak graduazio ekitaldia egingo du

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/06/16, 11:30

Kokapena

Euskalduna Jauregia
Abandoibarra 4. -48011- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultateak 2022-2023 ikasturteko Medikuntza, Erizaintza, Odontologia eta Fisioterapia graduetako ikasleen graduazio-ekitaldia egingo du. María Dolores Boyano, Zelulen Biologiako katedraduna, promozioaren amabitxia izango da.

Ikasturte honetan 538 ikaslek amaitu dituzte ikasketak, eta honela banatzen dira:

  • Medikuntzako graduko 50. promozioa: 291 ikasle (220 emakume eta 71 gizon).
  • Erizaintzako graduko 44. promozioa: 167 ikasle (144 emakume eta 23 gizon).
  • Odontologiako graduko 33. promozioa: 29 ikasle (22 emakume eta 7 gizon)
  • Fisioterapiako graduko 9. promozioa: 51 ikasle (32 emakume eta 19 gizon)

Batez beste ikasleen %76 emakumeak dira, eta ikasleen %42k euskarazko ikasketak egiten dituzte.

Ekitaldian izango dira, besteen artean:

  • Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea
  • Adolfo Morais Ezquerro, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
  • Nerea Urien Azpitarte, Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea
  • Joseba Pineda Ortiz, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko dekanoa
  • María Dolores Boyano, Promozioaren amabitxia
  • Lau promozioetako ikasleen ordezkariak.

Ekitaldia amaitzeko, Orkestra Sinfonikoaren ganbera-taldearen musika-emanaldia izango da.