euskaraespañol

"Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…" erakusketaren inaugurazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2024/02/08, 19:00

Kokapena

Axular erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 8, 19:00etan, Bizkaia Aretoko Axular aretoan, «Mikel Laboa izan liteke konstelazio, izan gabe izar…»  erakusketa aurkeztuko da. Erakusketa ibiltari honek abeslaria gogoratu nahi du, bere heriotzaren 15. Urteurrenean. 

Aurkezpenean izango dira: 

  • Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko errektoreordea. 
  • Miren Koro Campos, erakusketaren komisarioa. 
  • Imanol Agirre, Loraldia-ren zuzendari artistikoa. 
  • Beatriz Zabalondo, Bizkaiko Campuseko Euskararen eta Kulturaren arloko zuzendaria. 

Patxo Tellería, bilbotar aktoreak, musika ukitua emango dio aurkezpenari: hainbat abesti abestuko ditu pianoz lagunduta. 

Erakusketaren oinarrian dagoen «Ni ez naiz Mikel Laboa» liburua bezala, erakusketa hau ez da ohiko biografia bat, baina Laboaren espiritu musikalak, bere nortasunak eta umoreak gidatzen dute bere istorioa. 

Erakusketa otsailaren 29ra arte egongo da ikusgai; astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, 16:00etatik 20:00etara.