euskaraespañol

Mintegia: ‘Aniztasunari erantzunak ikaskuntza kooperatiboaren ekarpen pedagogikoak inklusioaren norabidean’

Noiz eta non

2024/03/21, 11:00

Kokapena

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, martxoaren 21ean, 11:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, IIko eraikinean (Oñati plaza, 3, Donostia), ‘Aniztasunari erantzunak ikaskuntza kooperatiboaren ekarpen pedagogikoak inklusioaren norabidean’ mintegi irekia egingo da. Hizlaria Gemma Riera Romero ikaskuntza kooperatiboan aditua izango da, Vic-eko Univertsitateko irakaslea, Psikologia Departamentuko irakasle agregatua, GRAD ikaskuntza kooperatiboaren inguruko ikerketa taldeko kidea ere bada.

Mintegi honen helburua, ikaskuntza kooperatiboaren ekarpenak ezagutzea eta balioan jartzea da, baita ikaskuntza-irakaskuntza proposamen honen egungo egoera eta etorkizuneko erronkak ezagutzea ere.

Mintegian parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, esteka honetan.

Jarduera Nere Amenabar Perurena eta Esti Amenabarro Iraola UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakasleak antolatu dute. GRADek sustatuta, Espainiako Hezkuntza ministerioak lagundutako proiektuan ikertzaile laguntzaile gisa, ‘Ikasle zaurgarrien inklusioa sustatzeko, irakasleen arteko kolaborazioa ikaskuntza kooperatiboaren garapenean’ (PID2021-128456NB-I00) proiektuarekin.