euskaraespañol

Argazki erakusketa, argazkiliburua eta txostena: “Auzoa jarduera fisikoaren ingurune gisa, begirada parte-hartzailea”

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2023/06/19 Noiz arte: 2023/06/26

Kokapena

Etxepare erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

UPV/EHUko Erizaintzako eta Osasun Sustapeneko Ikerketa Taldeak, astelehenean, ekainaren 19an, 18: 00etan, Bizkaia Aretoko Etxepare aretoan, argazki-erakusketa, MugiBIL Herritarra proiektuaren fotolibroa eta Bilboko biztanleek beren inguruneaz eta jarduera fisikora animatzeko dituzten aukerez duten pertzepzioari buruzko ikerketaren ondorioak aurkeztuko ditu. Proiektua Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-talde honen ekimena da, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin elkarlanean gauzatua.

Lan horri esker, Bilboko hiru auzotan bizi diren herritarrek (Deustu, Uribarri eta San Frantzisko) bizi den ingurunea aztertu ahal izan dute, argazkien eta hausnarketen bidez. 41 bilbotarrek hartu dute parte, eta 255 argazki atera dituzte. Horietatik 117 aukeratu dituzte hiri- eta gizarte- eta ekonomia-testuinguru desberdinetako hiru inguruak irudikatzeko.

Erakusketa eta argazkiliburua aurkeztu ondoren, azterlan horren ondorioak ofizialki entregatuko dira, arduradun politikoei eta erakunde publikoei zuzendutako gomendio politiko gisa, auzo bakoitzaren beharretara hobeto egokitzen diren osasun publikoko estrategia berriak garatu ahal izan ditzaten, beren jarduera fisikoa eta bizi-kalitatea areagotzeko tokiko ingurunea hobetzeko azken helburuarekin.

Aurkezpenean honako hauek izango dira:

  • Yolanda Díez and., Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko alkateordea eta Osasun eta Kontsumo arloko zinegotzi ordezkaria.
  • Ana Collía and., Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zuzendariak
  • Joseba Bidaurrazaga Van-Dierdonck jaun., Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea.
  • Patxi Cirarda jaun., Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko lurralde-ordezkaritzako osasun-sustapenaren arloko arduraduna.
  • Itxaso Erroteta and., Bilboko Udealeko Gazteria eta Kirol arloko zinegotzia.
  • Arantxa Picón Santamaria and., Santa Marina Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria.
  • Ane Fullaondo and., Kronikguneko zuzendari zientifikoa.
  • Marcos Muro Najera, Bilbao Kirolak-eko zuzendaria.
  • Xabier Beraza Ortiz jaun., Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko lurralde-ordezkaritzako osasun-sustapeneko teknikaria.
  • Inma Aspiritxaga and., Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Antolamendu Sanitarioko teknikaria.