euskaraespañol

Munduko Landareen VI. Azoka

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/10/01 Noiz arte: 2022/10/02

Kokapena

Arboretuma
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Hiru urte antolatu gabe pandemiaren ondorioz, Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko sailak, eta Euskal Herriko Unibertsitateak Bost Kontinenteetako Landareen seigarren edizioa antolatu dute. Azoka urriaren 1ean eta 2an egingo da, UPV/EHUko Leioa-Erandio eremuko Arboretumen. Ekimenean Leioako eta Erandioko udalak eta BBK-ko Gizarte Ekintza ere aritu dira laguntzaile.

Azoka horretan, EAEko, Estatuko eta Frantziako 40 ekoizlek mundu guztiko landareen aukeraketa bat erakutsiko dute, gehienak ezezagunak hemen, baina erraz haz daitezkeenak gure lorategi eta balkoietan; eta merke erosi ahal izango direnak. Azokaren esparruan bertan bisitariek indarrak berritu ahal izango dituzte hemengo produktuak dastatuz, eta Arboretumeko zidorretan zehar paseoan ibili ahal izango dira.

Arboretumean egongo dira larunbatean, 10:00etan:

- Gorka Moreno, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea

- Javier Loidi, Landareen Biologia eta Ekologia arloko katedraduna eta Arboretumeko zuzendaria

- Fernando Azurmendi, asesor Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko saileko aholkularia

- Iban  Rodriguez , Leioako alkatea

- Itxaso Martiarena, Erandioko alkatea-ordea

Datu praktikoak

Sarrerak: Sarreraren salneurria euro bat da (12 urtetik beherako umeentzat dohainik). Azokako sarreran erosten dira.

Aparkalekuak: Antolatzaileek bi aparkaleku atonduko dituzte Arboretum-eko inguruetan.

Ordutegia: Larunbatean goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte eta igandean, goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte izango da.

Doako autobus zerbitzua: metroz etorritako bisitarientzat, Astrabudua (Erandio) eta Leioa geltokietatik UPV/EHUraino doako autobus zerbitzua egongo da. Ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:00etara izango da..

Informazio gehiago:
https://www.ehu.eus/eu/web/bizkaia/munduko-landareen-vi-azoka