euskaraespañol

UPV/EHU, autobabesean sakontzen larrialdiei aurre egiteko

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/04/21

Irudia

UPV/EHUk aurrerapausoak ematen jarraitzen du bere ikastetxe guztietako Autobabeserako Planaren garapenarekin. UPV/EHUko Prebentzio Zerbitzuaren gainbegiratzearekin, asteartean, apirilak 21, ebakuazio-simulakro bat burutu da Errektoretza. Eraikin horretan 400 pertsona inguruk egiten dute lan. Era honetako simulakroak Unibertsitateko ikastetxe guztietan errepikatuko dira datozen asteetan.

Ebakuazio-simulakroak larrialdi egoerei aurre egiteko ezarritako autobabeserako betebeharren barnean kokatzen dira. Horiekin lortzen da larrialdietarako aurreikusitako baliabide pertsonal eta materialek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea, pertsonen partaidetza eta erantzuna balioztatzea, ebakuazioak burutzeko behar den denbora zehaztea, alarma akustikoak eraikineko puntu guztietan ondo entzuten diren ala ez aztertzea, eta ezarritako prebentzio eta segurtasun neurrien artean dauden gabeziak zehaztea.

UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Carmelo Garitaonandiak Autobabeserako Planek duten garrantzia azpimarratu du: "Pertsonen segurtasuna oinarrizkoa da unibertsitateko eguneroko bizitzaren arlo guztietan; eta simulakroek, kirolarien entrenamenduek bezala, etorkizunean gerta daitezkeen larrialdiei baldintzarik onenetan aurre egiteko prestatzen gaituzte".

UPV/EHUko KOMUNIKAZIO BULEGOAk
editatutako informazioa