euskaraespañol

Metodologia aktiboak goi mailako irakaskuntzan

Ikastorratza aldizkariak monografiko berezia eskaini die Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako prestakuntza pilulei

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/08/12

Irudia

Ikastorratza, Didaktikarako e-aldizkariak monografiko berezia eskaini die uztaileko alean Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako prestakuntza pilulei, "Metodologia aktiboak goi mailako irakaskuntzan" izenarekin. UPV/EHUren EHUNDU programaren finantziazioa izan zuen lan horren emaitza dira aldizkarian agertzen diren artikuluak.

Aipatutako alean Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 10 irakaslek hartu dute parte eta horrek erakusten du ikastegiaren konpromisoa irakaskuntzako/ikaskuntzako metodologia aktiboen ezarpen gero eta handiagoarekin. Irakasleek, gainera, ERAGIN programan parte hartzeaz gain, tutore gisa jardungo dute orain.

Ikastorratza, Didaktikarako e-aldizkaria, didaktikari buruzko aldizkari digitala da, irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuei buruzko lanak Internet bidez argitaratzen dituena Creative Commons lizentziapean. Aldizkaria seihilabeteko argitalpen seriatu, doako eta inprimatzeko librea da eta didaktikaren gaineko artikuluak, ikerkuntzak, irakasteko metodoak eta ikaskuntzaren emaitzak agerrarazten ditu.

Ikastorratza, Didaktikarako e-aldizkariak xede nagusi hau du: ezagutza pedagogikoa eta heziketarako metodologia eraginkorrak zabaltzearen alde lan egitea. Aldizkari elebiduna da, artikuluak euskaraz zein gazteleraz plazaratzen dituena.

Argazkia: UPV/EHU