euskaraespañol

UPV/EHUk euskarazko eztabaida Liga irabazi du

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/10/13

Irudia

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ekipoa irabazle izan da unibertsitate arteko euskarazko IV. eztabaida ligan. Finalean, Euskal Parlamentuko osoko bileretarako aretoan lehiatutakoan, Deustuko unibertsitateko taldea gailendu zuen.

Unibertsitate arteko eztabaida ligaren edizio honen aurretiko saioak UPV/EHUren Letren Fakultatean burutu ziren eta bertan hartu zuten parte Mondragon unibertsitateko, Deustuko unibertsitateko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Jarduera hau UPV/EHUko Euskararen arloko Errektoreordetzak eta Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak antolatutakoa izan da. Mikel Sevillano, Rodrigo Testardini, Kattin López eta Lorena Arocena izan dira UPV/EHUko taldekideak.

Azken hamarkadan, unibertsitate arteko eztabaidak bultzada handia izan du unibertsitate arloan. Jarduera honen bidez, ikasleek gaitasun orokorrak landu ditzakete. Horrela, bada, oso baliabide egokia da besteak beste, izpiritu kritikoa, oratoria, arrazoiketarako gaitasuna eta talde lana hobetzeko.

Eztabaidarako aukeratzen diren gaiak gaurkotasunarekin eta gizartearekin zerikusia izaten duten gaiak izaten dira. Galdera itxi bat bezala planteatzen da gaia, hau da, baiezko batekin ala ezezko batez besterik ezin erantzun daitezkeen galderak (aldeko eta aurkako jarrerak). Oraingo honetan, eztabaidatu beharreko gaia hau izan zen: Nahikoa parte hartzen al du gure gizarteak politikan?

 

Argazkiak: Eusko Legebiltzarra