euskaraespañol

EUITI Eskolak 2014/15eko gradua emateko ekitaldia egin du

Azken promozioan 228 ikaslek bukatu dituzte ikasketak eskolan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/17

Irudia

UPV/EHUko Bilboko Industria ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolak 2014/15 promozioko gradua emateko ekitaldia egin du.

Joan den ikasturtean 228 ikaslek (183 mutil eta 45 neska) amaitu zituzten ikasketak, gradu hauetan: Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradua, Industria Kimikaren Ingeniaritzako Gradua, Ingeniaritza Elektrikoko Gradua, Ingeniaritza Mekanikoko Gradua, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua. Ekitaldian, Erlantz Otaola Santacoloma, Aitor Valdivieso González, Álvaro Casado de Diego, Unai Arévalo Miranda, Aitor Quemada Álvarez, Joan Marc Monserrat Marzal, eta Javier Fernández Anakabe espediente akademiko onenei aintzatespena ere egin zaie.