euskaraespañol

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2015/11/19

Irudia

Vitoria-Gasteizko Europa Biltzarren Jauregian egin zen 2014/15 ikasturtean Farmazia Fakultatean titulatutakoen graduazio ekitaldia. Aurten 220 ikasle graduatu dira titulazio hauetan: 56 Farmaziako Graduan, 54 Farmaziako Lizentziaturan, 7 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduan eta 3 lizentziatura horretan, 53 Ingurumen Zientzien Graduan eta 3 lizentziatura horretan, eta 44 Giza Nutrizioko eta Dietetikako Graduan.

Ekitaldiko ama ponteko izan zen Aurora Fernández Astorga, UPV/EHUko Mikrobiologiako katedraduna. Bere hitzaldian, galdera soil bati erantzuten saiatu zen: mikrobioak gure etsaiak… ala gure lagun ikusezinak dira? "Mikrobiologiak zientzia gisa emandako ezagutza oinarri hartuta, mikrobioek gizakiekin, naturarekin eta teknologiarekin duten harremanean eginiko ekarpen askotarikoen aurrean lagunkoi edo etsai direnak katalogatuko ditugu" azaldu zien bertaratuei.

Ekitaldiko buru aritu zen Arabako Campuseko errektoreorde Javier Garaizar, eta honako hauek ere bertan izan ziren: Pedro Rivero, Euskadiko Botikarien Kontseiluko burua; Carmen de Vega, Euskadiko Elikagaien Zientziaren eta Teknologiaren Elkarteko burua; Mª José Ibañez, Euskadiko Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko burua; Daniel de Luis, Euskadiko Anbientologoen Elkarteko idazkaria; Jon Zarate, Euskarako errektoreordea; Mailo Virto, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa; eta José Mª Ezpeleta, Fakultateko idazkari akademikoa.