euskaraespañol

UPV/EHU Euskadiko Unibertsitateen arteko XVI. Lehiaketan inposatu da

Getxon ospatu zen Euskadiko Unibertsitateen arteko XVI. Lehiaketa 11 kirol ezberdinekin

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/15

Irudia
UPV/EHUren errugbiko gizonezko taldea

Getxon ospatu zen Euskadiko Unibertsitateen arteko XVI. Lehiaketa, Eusko Jaurlaritzak eta Deustuko Unibertsitateak antolatuta, non 400 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten. Euskal Herriko Unibertsitatea, Deusto eta Mondragon unibertsitateei aurre eginez lehiaketan inposatu zen, 20 emaitzetatik 15 lortuz.

Goizeko 9:30etan hasi zen lehiaketa Deusto eta UPV/EHUren arteko emakumezko saskibaloi  eta frontenis banakako partidekin, eta 14.00etan bukatu zen, Kantabriako eta Errioxako unibertsitateen arteko errugbiko  partidarekin.

Frontenis eta errugbiko partidaz gain, saskibaloi, futbol, padel, paleta-goma, eskupilota, tenis, eskubaloia, areto futbola, eta squasheko partidak ere ospatu ziren Fadurako kirol herrian eta Gobela eta Leioako unibertsitateko polikiroldegietan.

UPV/EHUk 15 garaipen lortu zituen: emakumezko saskibaloian, bakarkako eta binakako frontenisean, gizonezko padel eta paleta-goman; gizonezko bakarkako bai binakako eskupilotan; gizonezko bakarkako tenisean; emakume eta gizonezko eskubaloian; areto futbol eta errugbian, baita gizonezko squashean ere; bestalde, Deustuko Unibertsitateak 5 garaipen lortu zituen gizonezko saskibaloian, gizon eta emakumezko futbol 7an, gizonezko futbolean eta bakarkako emakumezko tenisean

2014. urtean bezala, UPV/EHU garaile atera da aurten ere, urte hartan 16 emaitzetatik 13 irabaziz, beste bi Deustuko Unibertsitateak eta bat Mondragon Unibertsitateak.