euskaraespañol

Hasi da G-9ko VIII. Eztabaida Liga

Unibertsitateetako bederatzi talde irabazleak bilduko ditu Errioxako Unibertsitateak eta errefuxiatuen krisiaz arituko dira

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/16

Irudia

Unibertsitate arteko VIII. Eztabaida Ligak Errioxako Unibertsitateak G-9 taldea osatzen duten unibertsitateetako ordezkariak bilduko ditu martxoaren 16tik 18ra bitartean. Europa bizitzen ari den errefuxiatuen krisia izango da lehiaketako gai nagusia.

Unibertsitateen G-9 taldeak Unibertsitate arteko Eztabaida Ligaren zortzigarren edizio hau deitu du, ikasleen artean jendaurreko ideien eztabaida eta konfrontazioa sustatzeko helburuarekin.

Bederatzi taldeak, irabazle atera dira bakoitza bere Unibertsitateko Eztabaida Ligetan gai beraren inguruan erretorikaren teknikak eta argumentuak erabilita. Honako hau izan da gaia: Europa bizitzen ari den errefuxiatuen krisiaren konponbideak ekintza militarrak jaso beharko lituzke jatorrizko Estatuetan?

UPV/EHUko ordezkariak honako hauek izango dira: Rodrigo Testardini Crespo, Unai Gómez Fernández, Daniel De La Rosa Patrocinio, Andoni Medina, Lorena Arocena Alonso, José Manuel León Ranero (lehenengo ordezkoa) eta Sara Cabrera (bigarren ordezkoa).

Talde irabazleak 3.000 euroko saria eskuratuko du eta bigarrenak, 2.000 euro.

Unibertsitate arteko VIII. Eztabaida Ligako finala Errioxako Legebiltzarrean jokatuko da, ostiralean, martxoak 18, 12:30etan.

Saioak streaming bidez jarraitu ahal izango dira https://youtu.be/sAj259DLe0k helbidean.

Unibertsitateen G9 taldea Espainiako unibertsitate publikoek 1997an eratutako elkartea da, eta haien autonomia erkidegoetan bakarrak dira: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Oviedo, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Zaragoza. Elkartearen xedea da taldeko unibertsitate erakundeen arteko harremanak bultzatzea, unibertsitate erkidego bakoitzeko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan parte hartzea sustatzeko, besteak beste.