euskaraespañol

UPV/EHUren deialdia Bruselako atentatuak direla eta

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/22

34 lagunen erailketa, bederen, eta oraindik zauritu gehiago eraginaz, gaur, martxoak 22, Bruselan izandako atentatu krudelen aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateak kontzentrazioak deitu ditu hiru campusetan bihar, martxoak 23, eguerdiko 12:00etan, publikoki hildakoen senitartekoekin elkartasuna erakusteko eta gertatutakoa gaitzesteko helburuarekin. Bost minutuko isiluneak egingo dira.

Ondorioz, kontzentrazioak honako toki hauetan egingo dira:
Arabako Campusa: Campuseko errektoreordetzan.
Bizkaiko Campusa: Leioa-Erandio eremuko Mikel Laboa plazan.
Gipuzkoako Campusa: Carlos Santamaria zentroaren aurrealdean.