euskaraespañol

Kontzentrazioak UPV/EHUn Bruselako atentatuak salatzeko

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/03/23

Concentración Álava

Eguerdian, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko pertsonala hiru campusean kontzentratu da agerian uzteko Bruselan atzo gertatutako atentatuetan hildako eta zauritutakoen senideekiko solidaritatea eta atentatuon gaitzespena salatzeko.

Arabako campusean, errektoreordetzaren aurrean egindako kontzentrazioa amaituta, Valéry Witsel Letren fakultateko frantses lektore belgiarrak komunikatu bat irakurri du biktima, familia eta Belgikako herriarekin agertutako solidaritatearen eskertzeko. Adierazi du atentatu hauekin "terroristek, heriotza eragiteaz harago, gorrotoa erein nahi dutela eta ezin diegula arrakasta hori eskaini".

Valéry Witselen esanetan, demokrazia eta bizikidetza egunetik egunera eraikitzen da tokian tokiko lanaz; "bakearen aukeraz sinetsi behar dugu oraindik ere, elkarren bizikidetza eta elkarretaratzea guztion aberasgarria baita" esan du. Amaitzeko, baieztatu du "bake eta bizikidetzarako ekitaldi bakoitza terrore eta izuaren porrota izanen da eta gizarteen etorkizunerako garaipena".