euskaraespañol

Geoloeguna 2016: txangoak euskal geologiatik

Araban ur jauzi handiak bisitatuko dira, eta, Bizkaian, Getxotik Sopelarako kostaldea

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/04

Punta Galea

Asteburuon Geoloeguna ospatuko da. Jarduerak gizarteari geologia eta geologoaren lanbidea gerturatu eta azaltzea du helburu. Funtsean, geologoek gidatutako kanpoko txangoa da, erabat dohainekoa eta jende guztiari irekitakoa. Araban eta Bizkaian UPV/EHUko pertsonalak antolatu du Geoloeguna.

ARABA

Araban, ibilaldia larunbatean, maiatzak 7, izango da, eta Grandes saltos de agua alaveses: evolución del relieve du izena. Delika, Kuartango, Lakozmonte edo Artatza eta hauen arteko mendilerroetan barrena (Arkamu eta Gibijo) egingo da. Erliebearen eboluzioaren adibide eta eredu esanguratsua ezagutzea da helburua, arroka eta arabar sektore horretako berariazko egiturekin duen erlazio estua aztertuz. Jarduera behar bezala egin ahal izateko, gomendagarria da arropa eta oinetako egokiak eramatea.

Ibilbidean eman beharreko azalpenak Luis Eguiluz, Alberto Bandrés, Rut Jiménez eta Josu Junguitu UPV/EHUko irakasleen eskutik egongo dira, bertatik bertara egingo zaizkien galderak erantzungo dituztela.

Informazio gehigarria
Izen-ematea:
maiatzaren 6ra arte, 945014541 telefonoan edo luis.eguiluz@ehu.es helbide elektronikoan.
Plaza mugatuak.
Irteera:  goizeko 9:00etan, Arabako Campuseko Elurreta ikasgelategiko aparkalekutik.

BIZKAIA

Bizkaian, Geoloeguna igandean izango da, maiatzak 8, etaGaleatik Sopelara urrearen bila du izena. Punta Galeako gotorlekuko aparkalekutik (Getxo) hasita eta Arrietarako hondartzaraino (Sopela), Bizkaiko kostaldea moldatzen duten material geologikoen, egituren eta fenomenoen jatorriaren azalpenak eskainiko dira tokian tokiko, daukaten bitxitasuna azpimarratuz. Azalpenak UPV/EHUko Jone Mendicoa, Blanca Martínez, Irantzu Guede eta Amaia Ordiales ikertzaileen eskutik joango dira.

Ibilbidea goiz osorako antolatuta dago, hortaz ura, jateko zerbait, eguzki eta euriarentzako babesak eta oinetako erosoak eramatea gomendatzen da.

Informazio gehigarria
Izen-ematea: servicios.scigea@gmail.com
Izen-ematerik gabe ezin izango da arreta ziurtatu.
Irteera: goizeko 10:00etan, Punta Galeako gotorlekuko aparkalekutik.

Informazio gehiago Espainiako Elkarte Geologikoaren web gunean: http://www.sociedadgeologica.es/divulgacion_geolodia.html