euskaraespañol

Ikasteko ikasgelak irekiko dira azterketen aldian

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/06

Irudia

Aurreko urteetan bezala, UPV/EHUk ikasleen eskura jartzen ditu ikasteko gelak, azterketen garaian.

Arabako Campusa

Hezkuntza eta Kirol Fakultatean (Vitoria-Gasteizko Irakasle Ikasketen Atalean) irekiko dira ikasteko gelak. Irekiko diren ikasgelen kopurua, erabiltzeko eskariaren arabera egokituko da.

Ikasteko gelak irekitzeko egunak dira: 2016ko maiatzaren 16tik uztailaren 8ra arte (biak barne)

Gelak erabiltzeko ordutegiak dira:

  • Astelehenetik ostiralera, 21:00etatik gaueko 24:00ak arte.
  • Larunbat eta igandeetan, goizeko 9:00etatik gaueko 24:00ak arte.

Era berean, gogoratu beharra dago UPV/EHUren Arabako Campuseko Errektoreordetzak, hiritar guztiei zerbitzurik onena eskaintzeko asmoari irmo eutsita eta gainerako arabar erakundeek ikasleen zerbitzuan jarritako eskaintza sendoago izan dadin, ikasleen premiak hala eskaturik, ikasteko ikasgelak ere irekiko du Elurreta eraikinean ohiko ordutegiaren barruan, alegia, 8:00 eta 21:00 orduen bitartekoan.

Bizkaiko Campusa

Asteburuetan eta jaiegunetan, azterketa aldian, UPV/EHUn ikasteko gelak zabalduko dira UPV/EHUko ikasleentzat

  • Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Sarrikoko eraikin nagusiko beheko solairuko ikasgelak) maiatzaren 14tik uztailaren 10era bitartean, 9:30etik 24:00etara
  • Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasgelak (Luis Briñas kaleko sarrera) maiatzaren 14tik ekainaren 26ra bitartean: 9:30etik 22:00etara

UPV/EHUko ikasle txartela behar da sartzeko.

Gipuzkoako Campusa

UPV/EHUk Elbira Zipitria zentroko ikasgelak irekiko ditu asteburuetan bere ikasleentzat.

Goizeko 8:00etatik gaueko 22:00 arte egongo dira irekita maiatzaren 7tik uztailaren 3ra arte.

UPV/EHUko txartela erakutsi beharko da.

*Salbuespena: maiatzaren 14an, larunbata, UPV/EHUko Elbira Zipitria zentroa goizez itxita egongo da.