euskaraespañol

UPV/EHUk 60 Global Training beka eskaintzen ditu, praktikak atzerrian egiteko

Deialdia irekita dago maiatzaren 30etik ekainaren 30era

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/25

Irudia

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, UPV/EHU eta beste erakunde kudeatzailerekin elkarlanean, ‘Global Tranining' izeneko ‘Atzerrian Praktikak Egiteko Bekak' programa abiarazi du 30 urtetik beherako tituludunentzat. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitateak 60 beka kudeatuko ditu guztira.

Global Training programak helburu du Euskal Herriko gazte tituludunen nazioz gaindiko mugikortasuna bultzatzea, beren soslai akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduerak eta proiektuak atzerriko herrialdeetako enpresa eta erakundeetan egin ditzaten 6-12 hilabetez, betiere aurrez prestakuntza praktikoko plan bat eratuta.

Aipatzekoa da UPV/EHU dela Euskal Herriko goi mailako hezkuntzaren esparruan bakarrik aurkeztu den erakunde bakarra.

"Oso pozik gaude deialdiaren emaitzarekin: berriz ere erakutsi du gure unibertsitateak aurkeztutako proiektuaren kalitatea. Horrek ahalbidetu egiten digu guztira 60 beka eskaintzea eta kudeatzea" esan du Nekane Balluerkak, UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak.

Informazio gehiago

Argazkiak: UPV/EHU