euskaraespañol

In memoriam: Francisco José Andrés Ordax

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2016/06/01

Irudia

Maiatzaren 23an Francisco José Andrés Ordax irakaslea hil zen, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko katedradun erretiratua eta Kimika Fisikoa Saileko kide izandakoa.

Valladolideko Unibertsitatean hasi zen irakasle lanetan, eta Gasteizera aldatu zen ondoren. Arabako unibertsitate irakaskuntzaren hasieraren eta garapenaren bultzatzaileetako bat izan zen; irakasle eta kudeatzaile ibili zen Arabako Unibertsitate Eskolan lehenik eta egungo Farmazia Fakultatean ondoren, erretiratu zen arte.

Bere ibilbide luzean, kimikari, fisikari eta farmazialari ugari trebatu zituen, eta haiek beti izango dute gogoan Kimika Fisikoa.

Ezin ahaztuzko irakaslea izan zen, eta ondotxo zekien, irakasle onenek dakiten bezalaxe (eta irakasle onenetako bat zen huraxe), gauza zailenak ikasleei eskuragarri eta erraz ulertzeko moduan jartzen.

Perfekzionista eta oso zehatza zen bere ikerketan, eta modu zeharo entretenigarrian ematen zituen eskolak. Metodologia aktiboen aitzindaria izan zen, eta ikasleak beren ikaskuntza prozesuaren protagonista sentiarazten zituen. Zorrotzagoa zen bere buruarekin besteekin baino, eta beti zegoen prest Kimika Fisikorako eta irakasteko zeukan grina transmititzeko ikasleei, irakasle berriei, trebatzen ari ziren ikertzaileei eta, oro har, Unibertsitateko hainbat esparrutatik beragana jotzen zuen edonori.

 

María Yolanda Fernández de Aranguiz Guridi eta María Rosario Berraondo Juaristi
Kimika Fisikoa Saileko irakasleak