euskaraespañol

Egituren Osasunaren Monitorizazioari buruzko Europako VIII. Biltzarra

Noiz eta non

Noiztik: 2016/07/07 Noiz arte: 2016/07/06, 09:00 - 11:43

Irudia

Deskribapena

Uztailaren 5ean, Euskalduna Jauregian (Abandoibarra, 3. Bilbo) hasiko da Egituren Osasunaren Monitorizazioari buruzko Europako VIII. Biltzarra (EWSHM 2016). UPV/EHUk, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak eta Ik4 Ikerlanek antolaturik. 30 herrialdetik gorako 500 pertsona baino gehiago etorriko dira (besteak beste, Txinakoak, AEBkoak, Alemaniakoak, Errusiakoak, Mexikokoak, Irangoak, Turkiakoak eta Poloniakoak), eta 17 enpresa eta ikerketa zentrok parte hartuko dute.

Biltzarrean, denetariko alorrak jorratuko dituzte 450 zientzia ekarpenetan baino gehiagotan: matematikako algoritmoak eta ekipamendu elektronikoak, esaterako. Zeharkako biltzarra izango da, eta hizlari nagusietako batzuk Gasteizko Teknologia Aeronautikoetako Zentroko Ignacio Eiriz, Iberdrolako Juan Carlos Pérez-Campion eta ITPko Iñaki Ulizar izango dira. Biltzarra bi urtean behin egiten da, Europako hiri jakin batean aldi bakoitzean; bestalde, Estatu Batuetan antzeko biltzar bat antolatzen da urte bakoitietan, IWSHM izenekoa.

Informazio gehiago: 

http://www.ndt.net/events/EWSHM2016/app/content/index.php?eventID=34