euskaraespañol

Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkariak Koordinatzeko Erakundeak kalitatezko hezkuntza publikoa aldarrikatu du

UPV/EHUn egindako batzarrean bildutako 120 ordezkariek bekei eta unibertsitateko sarbideei buruzko posizioak adostu dituzte

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/04

Irudia

Iragan astean, Unibertsitate Publikoetako Ikasleen Ordezkariak Koordinatzeko Erakundeak (CREUPek) bere LIX. Batzar Orokorra egin zuen UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan. CREUP estatu osoko elkarte bat da, eta milioitik gora ikasle ordezkatzen ditu. Hogeita hamar unibertsitate publikok osatua eta etengabeko hazkuntzan, hamabi urtetik gora eman ditu estatu osoko zein nazioarteko goi-mailako hezkuntza gaietako erakundeei ikasleen ahotsa helarazten.

Inaugurazioan ondorengoek esku hartu zuten: Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen zuzendaria, Gorka Martín CREUPeko presidentea, eta Jon Ander González UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluko presidentea.

Jon Ander Gonzálezek nabarmendu duenez, bertaratze marka guztiak hautsi dira, CREUP osatzen duten askotariko unibertsitateetako 120 ordezkarik parte hartu baitute. Gainera, harekin bat egiten du Gironako Unibertsitateak (UdG) eskubide osoko kide gisa eta ASATek (Eraikuntzako Ingeniartziako Ikasleen Arloko Elkartea) zein CEETek (Telekomunikazioko Ikasleen Estatuko Kontseilua) kide elkartu gisa. Era horretan, CREUPek eskubide osoko 35 kide ditu dagoeneko, eta 11 kide elkartu eta, beraz, estatu osoko ikasle erakunde handiena bihurtu da.

Batzarreko bilkuretan, hainbat ebazpen onartu zituzten kalitatezko hezkuntza publikoaren alde egiteko. Zehazki, nabarmendu zituzten bekei eta unibertsitateko sarbideari buruzko jarrerak. Gainera, erabaki zuten CREUPen 60. Ohiko Batzar Nagusiaren egoitza Balear Uharteetako Unibertsitatea izatea, eta CREUPen 9. Topaketa Valentziako Unibertsitate Politeknikoan egingo zutela.

Halaber, Batzorde Exekutibo berria aukeratu zuten. Francisco Joaquín Jiménez Gonzálezen hautagai zerrenda gailendu zitzaion Julia Herrero Isaacek buru zuenari. Jiménezek, Cartagenako Unibertsitate Politeknikoko Ikasleen Kontseiluko egungo buruak, hartuko du Gorka Martin Terrónen errelebua, Madrilen gutxi barru egingo den ekitaldi batean.