euskaraespañol

Uda Ikastaroen XXXVI edizioa abian da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/21

Irudia
Argazkia: Nagore Iraola. UPV/EHU

Donostiako Miramar Jauregian egin dute UPV/EHUko Uda Ikastaroen XXXVI edizioaren hasierako ekitaldia. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak; Nekane Balluerka errektoreak; Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak; Eneko Goia Donostiako alkateak; Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; Rafael Pardo BBVA Fundazioko zuzendariak; eta Carmen Agoués Uda Ikastaroen zuzendariak hartu zuten parte. Bertan egon ziren ere Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusiaren presidentea. Antonio Caño El País egunkariko zuzendariak eman zuen hasierako hitzaldia. Izenburua: 'Posverdad y hechos alternativos; la crisis de periodismo que conocimos'.

Aurtengo edizioan Uda Ikastaroek eskaintza zabal eta askotariko bat dute, eta 15 ziklo guztira: 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional, 20 batzar, 5 jarduera ireki eta urte osoan zehar egiteko moduko 20 online ikastaro. Era askotako gaiak landuko dira, horietako batzuk gaurkotasun handikoak.