euskaraespañol

Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektorea, Miguel Ángel Collado jauna, G9 unibertsitate taldeko burua da

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/29

Irudia

G9 taldea osatzen duten bederatzi errektoreetatik zazpik elkartearen batzar nagusia egin zuten joan den asteartean, Gaztela-Mantzako Unibertsitatearen Toledoko campusean. Bilera horretan erabaki zen taldeko burua hurrengo sei hilabeteetan Miguel Ángel Collado jauna izango dela, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektorea.

Bestalde, G9 unibertsitate taldeak aho batez berretsi du gerenteen eta irakasleen batzorde sektorialen adierazpena. Bertan eskatzen da Espainiako unibertsitate publikoek birjartze tasa bete behar ez izatea, beharrezkoak diren langileek erakunde horietan sartzeko aukera izango dutelako modu horretara. Bestalde, aipatutako agirian esaten denez, 2017. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuaren edukia kaltegarria da administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, ez baitu jasotzen neurririk unibertsitateen garapenerako funtsezkoak diren langile horien egonkortasuna bermatzeko.