euskaraespañol

Lankidetza hitzarmen bat sinatu dute UPV/EHUk eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/23

Irudia

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lankidetza hitzarmen marko bat sinatu dute baterako jarduerak garatzeko, bi erakundeen arteko loturak sendotzearren. UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreorde Txelo Ruizek eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente Maialen Olabek sinatu dute hitzarmena.

Bi erakundeen artean sinatutako akordioak, besteren artean, ekintza hauek hartzen ditu bere baitan: elkarlanean aritzea gazteentzako jarduerak antolatzen eta baterako jarduerak hedarazten, UPV/EHUko ikasleei askatasunez aukeratzeko kredituak emateko aukera aztertuz jarduera horietan parte hartzeagatik, eta EGKren aldetik aholkularitza zerbitzu bat eskaintzea UPV/EHUko ikasleen oraingo parte-hartze planean.

UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeak bere poza adierazi du akordio hau sinatzean: "Hitzarmen honek aukera ematen digu gazteen elkarteetatik gertuago egoteko, kontuan izanik gure ikasleek aktiboki parte hartzen dutela horietan, unibertsitateko bizitzan gazteen parte-hartzea areagotzen lagunduz".

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteak, bere aldetik, oso positibotzat eta beharrezkotzat jo du akordioa. "Lankidetza honi  esker UPV/EHUko ikasleei EGK aurkezteko aukera izango dugu, haien behar eta eskubideak defendatuko dituen egitura garela azaltzeko eta lantalde edo ekimenetan parte hartzeko aukera dutela jakinarazteko".