euskaraespañol

UPV/EHUko gobernu taldearen adierazpena, Kataluniako gertakariak direla eta

Lehenengo argitaratze data: 2017/11/06

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu taldeak kezka handiz begiratzen die Kataluniako gatazka politikoarekin lotuta irailetik hona izaten ari diren gertakariei.

Aurretik ere bi alditan Kataluniako unibertsitate publikoek egindako adierazpenei atxikiz egin dugun bezala, oraingoan ere adierazi nahi dugu oso-osoan sinesten dugula Kataluniako egoera politikoak eta han bizi den gatazkak ez duela irtenbiderik ez konponbiderik izango ez epai judizialen bidez, ezta espetxeratzeen bidez ere, baizik eta elkarrizketaren, politikaren eta negoziazioaren bidez.