Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultateko Gradu Aretoan bildu ziren Henrike Knörren unibertsitateko kideak, kide ohiak eta senideak, haren omenaldi liburuaren aurkezpenean. Obrak Eridenen duzu zerzaz kontenta: Sailkideen omenaldia Henrike Knörr irakasleari (1947-2008) du izenburu, eta María José Ezeizabarrenak eta Ricardo Gómezek editatu dute, UPV/EHUko bertako Argitalpen Zerbitzuaren bidez.
| English
-
Daniel Reta ikertzaileak ERC Starting Grant beka jaso du, 1,5 milioi eurokoa
-
Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du
-
Energía oceánica, una de las renovables menos conocidas
-
Araztegi-urek ibai-ekosisteman eragiten dute, ondo tratatuta eta oso diluituta egon arren
-
#BeActive
Henrike Knörr-en omenaldi liburuaren aurkezpena
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2015/03/05

Aurkezpen ekitaldian izan ziren Javier Garaizar, UPV/EHUko Arabako Campuseko errektoreordea; Iñaki Bazán, Letren Fakultateko dekanoa; Xabier Artiagoitia, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko zuzendaria; liburuaren editoreak eurak; eta Txari Santiago, Henrike Knörren alarguna, hunkiturik eskerrak eman zituena, obra dela eta.
María José Ezeizabarrena eta Ricardo Gómez arduratu dira argitalpena koordinatzeaz, eta UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzuak kaleratu du. Liburua zenbait urteren buruan agertu da, editoreek gogorarazi duten bezala. "Gure irakasle eta maisu izandakoa omentzeko ekitaldi bat antolatzea bururatu zitzaigunean, zenbait aukera aztertu genituen, eta horietako bat zen liburua egitea. Gaur, azkenean, aurkez dezakegu".
Obra Henrike Knörr Borràs irakasleari (1947-2008) eginiko omenaldia da. UPV/EHUko Euskal Filologiako katedraduna izan den, eta omenaldi liburua osatzen duten hogeita hamabost kapituluetan biltzen dira azkenaldian honako arlo hauetan eginiko ikerketen laginak: filologia, dialektologia, literatura, onomastika, hizkuntzalaritza sinkronikoa eta diakronikoa, hizkuntzalaritza aplikatua, hizkuntzalaritza konputazionala eta psikolinguistika. Besteak beste, Xabier Alberdi, Miren Azkarate, Blanca Urgell, Joaquín Gorrochategui, Pello Salaburu, Joseba A. Lakarra eta Jon Kortazar irakasleen ekarpenak ageri dira (Aurkibidea).
Informazio gehiago dago UPV/EHUren Argitalpen Zerbitzuaren webgunean.
Dokumentuak