euskaraespañol

'Naukas Bilbao 2022' erakusketaren aurkezpena

Noiz eta non

2022/09/12, 12:00

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Astelehenean, irailaren 12an, 12:00etan, Bilboko Moyua geltokian (Elcano/Ercilla sarrera), Juan Ignacio Perez Iglesias Euskal herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak eta Eneko Arruebarrena Elizondo Metro Bilbaoko zuzendari nagusiak 'Naukas Bilbao 2022' erakusketa aurkeztuko dute. 

Azken urteetan Naukas Bilbao zientzia-dibulgazio ekitaldian egin diren hitzaldi entzutetsuenetako irudiak ikusteko aukera emango du 9 argazkiz osatutako erakusketak. Hitzaldietako protagonistez gain, argazkiko hitzaldia osorik ikusteko estekara eramaten duen QR kodea ere badute irudiek.

Irailaren 25era arte egongo da ikusgai erakusketa Metro Bilbaoko Moyua geltokian.