euskaraespañol

Jardunaldia: Neuropsikologiaren prestakuntza eta praktikako ibilbide-orriak

Noiz eta non

2024/04/12

Kokapena

Areto nagusia - Psikologia Fakultatea
Avenida de Tolosa 70. -20080- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Apirilaren 12an, ostirala, 10:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko areto nagusian, Donostian, ‘Neuropsikologiaren prestakuntza eta praktikako ibilbide-orriak’ jardunaldia egingo da, Oinarrizko Prozesu Psikologikoen eta Haien Garapenaren Departamentuak antolatuta. Saúl Martínez Horta eta Aritz Arambarri neuropsikologo kliniko ezagunek emandako bi hitzalditan egituratzen da jardunaldia.

Sarrera librea da lekua bete arte.

Saul Martínez Horta neuropsikologoa da. Neuropsikologian aditua da Psikologiako Kontseilu Nagusian, eta Bartzelonako Santa Creu eta Sant Pau ospitaleetako Neurologia Zerbitzuko Mugimenduaren Nahasmenduen Unitateko albokoa da. Bertan, gaixotasun neurodegeneratiboetara eta mugimenduaren nahasmenduetara bideratzen du bere asistentzia-jarduera, hala nola Huntington, Parkinson eta parkinsonismo atipikoetara edo Tourette sindromera. Sant Pau Ikerketa Biomedikoko Institutuko Parkinson Gaixotasunaren eta Mugimenduko Beste Nahasmendu Batzuen Taldeko eta Carlos III.a Osasun Institutuko (CIBERNED) Gaixotasun Neurodegeneratiboen Sareko Ikerketa Zentroko ikertzailea da, gaiari buruzko 100 lan zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Medikuntza Saileko irakasle elkartu klinikoa da.

Aritz Arambarri Bartzelonako San Juan de Dios Ospitale Pediatrikoko Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren Diziplina Anitzeko Unitateko (TEA UnimTEA) albokoa da, eta Psikologiako Kontseilu Nagusiak Neuropsikologian aditu akreditatua. TEAren ildoko ikertzaile nagusia da, Sant Joan de Déu Ikerketa Institutuko (IRSJD) Menta Infanto-Gazte Osasun Ikerketa Taldearen barruan. Inpaktu handiko argitalpenen egileetako bat da, eta unibertsitateko irakaslea autismo, neuropsikologia eta arreta goiztiarreko master eta graduondoetan, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatean, Deustuko Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitatean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Gironako Unibertsitatean. Kataluniako osasun-sistemako lantaldeetan parte hartzen du autismoan espezialista gisa, eta Sant Joan de Déu Prestakuntza Arloko autismoaren arreta goiztiarreko ikastaroko zuzendaria eta irakaslea da.